XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Idazkera moeta ezberdinak azaltzen dira ipuin honetan.

Bi erdera dauzkagu batetik, traketsa eta zuzena, eta euskara batua bestetik.

Baina hau idatzi zuenak gipuzkeraz idatzi zuen, eta hemen duzue zatitxo bat egileak idatzi zuen bezala: Zeamatarra konpormaturik an joan ziran biak mikeleteak zeuden tokira, abei Donostiko bidea zein zan galdetzeko.

Orrela egin zuten, bañan arrezkero gure zeamatarra larri baña estuago ibili da oso bildurturik, pekatu izugarriren bat egin ote zuen pentsatuz, tresna arren gañean ibiltzeagatik.

Berria, erriko erretore jaunarenganaño allegatuko ote zen beldur zen gure zeamatarra.

Bere andreari badare kontatu zion konpiantzan pasaizoa: - Antonorolomio edo dalako arretan sarturik, bere jabeak maratilla bati eragin zionean, uste nuan deabru etxera nijoala.

Pipakara bat tabako erre bear nuala baña, etzegoen denborik ezertarako; bada, Jesus esaterako Etxegaraten giñan.

Testu azterketa.

- Ze arrazoi dituzu ipuin hau oraingoa ez dela frogatzeko?.

- Zein da ipuin honetako pertsonaia nagusia?.

- Zein da pertsonaiaren ezaugarririk bereziena?.

- Gaur egun hain euskaldun diren euskaldun asko ezagutzen al dituzu?.

- Testuan agertzen diren pertsonaia denak idatzi, bakoitzari buruz zer edo zer idatziz.

- Zein da zuretzat edo zure iritziz ipuin honen gai edo mezu nagusia.

- Laburki, ipuinaren haria edo argumentua idatz ezazu.

- Gizon bizar luzearekin duen elkarrizketa antzez ezazue.

- Kotxeko gizonarekin duena ere antzeztu gelan.

- Protagonistak nola deskribatzen du automobila?.

Berriro ere lehengo harira goaz, gogora zaitez IPUINAREKIN batera, LEIENDA eta NOBELA genituela aztergai.

Ipuina esan dugu kontakizun motz bat dela, nahiz egiazkoa, nahiz idazleak asmatua.

Leienda.

Hitz gutxitan esatekotan, kontakizun bat dela esango dugu baita ere, baina, gertakizun historiko batetan oinarritua.

Historia hau normalean ahoz-aho pasa denez, bakoitza bere imajinazioa ere sartzen joan da.

Horregatik askotan zaila izaten da egia noraino den eta asmatutakoa zenbateraino den bereiztea.